55. Hiru Txirlo bola-joko txapelketako sariak banatu dituzte

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 9a

Joan den zapatuan eman zioten bukaera 55. Gipuzkoako Hiru Txirlo bola-joko txapelketari Asola Berriko bolatokian, Eibarren. Sariak banatu zituzten eta sailkapen orokorrari dagokion txapela Gorka Madinabeitia aretxabaletarrak jantzi zuen. Horrez gain, hainbat bolari omendu zituzten eta Lehendakari Txapelketa jokatu ere bai.

Debagoieneko bolariei dagokienez Madinabeitiarekin batera beste hainbat ere jaso zituzten sariak; UDAko Isana Gorosabel eskoriatzarra, esaterako, bigarrena izan zen emakumeen sailkapenean. Taldeka, ostera, bigarren postuan geratu zen Bergara eta hirugarren Elgeta. Eta aipamen berezia jaso zuten herrietako onenek; hona hemen debagoiendarrak: Gorka Madinabeitia (Aretxabaleta), Mikel Almorza (Bergara) eta Gorka Bereziartua (Elgeta).

Bestetik, sari-banaketa ekitaldian Asola Berriko hiru bolari omendu zituzten: Jose Angel Astigarraga, Jose Angel Astigarraga eta Bittor Ugarteburu.

Aurretik, Lehendakari Saria jokatu zuten eta irabazlea izan zen Alex Campos.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak