Hainbat debagoiendar saritu dituzte Gipuzkoako Futbolaren Galan

Txomin Madina Milikua 2026ko ekainaren 6a

Argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa.

Atzo izan zen ekitaldian, Gipuzkoako Futbol Federazioak banatzen dituen garaikurretako bi eskuratu zituzten Mondrateko mutilek, eta bat Bergarako neskek. Mondrako jokalari Martzel Azpilikuetak, bere aldetik, Futboleko  Gizonezkoen Gol Onenaren saria jaso zuen.

Atzo egin zuten Irungo Ficoban V. Gipuzkoako Futbolaren Gala eta bertan, 2025/2026 denboraldian Gipuzkoako futbolean izan duten ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzia izan duten pertsona, klub eta erakundeei sariak banatu zizkieten. Eta aurten,  hainbat izan dira sariak jaso dituzten debagoiendarrak.

Hala, Mondrateko mutilak Areto Futboleko Talde Nabarmendua izan dira 2. B Mailara igoera lortzeagatik. Horretaz gain, Kiroltasun Keinuagatik bigarren sari bat ere jaso dute.

Bergarako neskek, aldiz, Futboleko Emakumezkoen Talde Nabarmenduari saria eskuratu dute Emakumezkoen Euskal Ligara igoera lortzeagatik.

Mondrako jokalari Martzel Azpilikuetari, bere aldetik, Futboleko Gizonezkoen Gol Onenari saria eman diote

Manu Diaz bergararra presidente duen Gipuzkoako Futbiol Federazioak, gainra, beste hainbat sari ere banatu zituen atzoko; tartean, Gipuzkoako Futboleko mitoarena Mikel Etxarriri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak