Azken urteetan Bergarako egoitzako arduradun izan den Jose Mari Beitiaren heriotzaren ondorioz, berezia ari da izaten Elikagaien Bankuko kideentzat gaur hasi eta bihar, zapatua, bukatuko den Udaberriko Bilketa. Dena den, goizean goizetik dabiltza boluntarioak Debagoieneko 13 supermerkatutan elikagaiak eta bestelako produktuak (umeendako fardelak, adibidez) batzen.
Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzan eta Oñatin dabiltza egiten bilketa egiten eta horretarako, Elikagai Bankuko 160 boluntario inguru dabiltza lanean, baita eskoletako zein zenbat elkartetako lagunak ere.