Herriz herriko datuei erreparatuz, Bergaran (506) bakarrik igo da langabe kopurua, eta Elgetan (21) mantendu egin da. Beste herrietan, hau da, Antzuolan (55), Aretxabaletan (192), Arrasaten (1.096), Eskoriatzan (181), eta Oñatin (315) zertxobait jaitsi egin da langabezia. Eskoriatzak izan du langabezia tasaren bilakaera positiboena, %0,39 jaitsi da eta apirilean baino zortzi langabe gutxiago daude bertan.
Leintz Gatzagan eta Aramaion, aldiz, bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza. Apirilean ere egoera berbera zen.
Beheko taulan daude ikusgai urtebeteko alderaketa guztiak:
| Herria | Apirileko langabe kopurua | Maiatzeko langabe kopurua | Apirileko langabezia tasa | Maiatzeko langabezia tasa |
| Antzuola | 56 | 55 |
%5,18 |
%5,08 |
| Aretxabaleta | 193 | 192 | %5,62 | %5,59 |
| Arrasate | 1.097 | 1.096 | %11,99 | %10,98 |
| Bergara | 504 | 506 | %7,08 | %7,11 |
| Elgeta | 21 | 21 | %3,90 | %3,90 |
| Eskoriatza | 189 | 181 | %9,05 | %8,66 |
| Oñati | 317 | 315 | %5,84 | %5,80 |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | ||
| Aramaio | <5 | <5 |