Hiru Txirlo bola-joko txapelketaren azken jardunaldia Arrizabalagak irabazi du eta txapelketa Madinabeitiak

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 2a

Azkoitian, Floreagan, jokatu zen zapatuan 55. Hiru Txirlo Bola-Txapelketako azken jardunaldia eta Lasturreko Jokin Arrizabalaga izan zen garaile zazpi txirlorekin. Sailkapen orokorrean, ostera, ez zen ezustekorik egon eta Gorka Madinabeitia aretxabaletarrarentzat izan da aurtengo txapela. 

58 bolari elkartu ziren Floreagan, maiatzaren 30ean, eta hona hemen hamargarren jardunaldiko sailkapena:

  1. Jokin Arrizabalaga (Lastur): 7 txirlo.
  2. Jabier Osoro (San Migel): 7 txirlo.
  3. Arkaitz Rodriguez (Asola Berri): 6 txirlo.
  4. Erik Muñoz (Floreaga): 5 txirlo.
  5. Jon Aransolo (Elgeta): 4 txirlo.
  6. Jon Ibarluzea (San Migel): 4 txirlo.

Sailkapen orokorrari dagokionez ia hasieratik buruan joan den Madinabeitiak irabazi du, nahiz eta Soraluzeko Martino gerturatu azken jardunaldietan.

  1. Gorka Madinabeitia: 36 txirlo.
  2. Jabier Martino: 33 txirlo.
  3. Garikoitz Rodriguez: 32 txirlo.
  4. Bittor Astigarraga: 30 txirlo.
  5. Arkaitz Rodriguez: 30 txirlo.

Emakumeen artean Enara Montielek aise irabazi du 22 txirlorekin eta haren atzetik geratu da UDAko Isana Gorosabel eskoriatzarra 16rekin. Edadekoen artean Bittor Astigarragak irabazi du 30 txirlorekin eta bigarren geratu da Jabier Osoro 26rekin. Infantiletan Ander Unamuno izan da nagusi 11 txirlorekin; alebinetan, Luken Martino 13rekin; eta benjamineta, UDAko Axel Sixto, 14rekin.

Taldeka Asola Berrik irabazi du txapelketa 115 txirlorekin eta haren atzetik gertu geratu dira Bergarako San Joxepe 113rekin eta Elgeta, 109rekin.

Bikoteka, ostera, Bittor Astigarraga eta Bittor Ugartebururentzat izan da saria 55 txirlorekin eta bigarren geratu dira San Joxepeko Asier Azkarate eta Mikel Almorza, 53rekin.

Herrietako bolari onenak ere izendatu dituzte; hona hemen:

  • Aretxabaleta: Gorka Madinabeitia.
  • Elgeta: Gorka Bereziartua.
  • Bergara: Mikel Almorza.
  • Soraluze: Jabi Martino.
  • Elgoibar: Xabier Loiola.
  • Floreaga: Erik Muñoz.
  • Lastur: Gotzon Uranga.

Lehendakari Saria

Txapelketari amaiera eman arren Lehendakari Saria jokatuko dute orain. Datorren zapatuan, ekainaren 6an, izango da jardunaldia Eibarko Asola Berriko bolatokian, 12:00etan.

Ondoren, 15:00etan, elkarrekin bazkalduko dute eta ostean hiru bolari omenduko dituzte: Bittor Astigarraga, Bitor Ugarteburu eta Jose Angel Astigarraga. Bukatzeko, Gipuzkoako txapelketaren sariak banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak