El País egunkariak argitaratu duenez, Francisco de Jorge epaileak erreguzko mandatua egin dio Venezuelari, pertsona horiek Venezuelan bizi diren ala ez, eta zer harreman izan zuten ETAren barruko iheslarien sarearekin jakiteko.
Epailearen ustez, Venezuelako aldaketa politikoak datu horiek eskuratzeko aukerak irekitzen ditu. Venezuelako Inteligentzia Militarreko zuzendari ohiaren lekuko-deklarazioak berma omen dezake aipatutako informazioa, gaur egun AEBn espetxeratuta baitago.