Lorcaren hitzaldi bat, musikaz jantzitako bakarrizketa eder bihurtuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko maiatzaren 31

Sara Manzano Bergarako aktore gazteak Lo de Ferderico antzezlana estreinatu zuen atzo, zapatua, Al-Andalus elkartean eta alboan izan zituen Gaizka Urzelai piano-jolea eta Anjelu Uribe gitarra-jolea. 

"Erreferentea" da Lorca Manzanorentzako, hori horrela, Arte Dramatikoko ikasketak bukatu berri,  bere lehenengo proiektu pertsonala idazle ezagunaren hitzak oinarri zituen antzezlan bat sortzea pentsatu zuen.

Azken hilabeteotan lanean jardun du 1928an Lorcak Espainiako Sehaska kantei buruz idatzi zuen hitzaldiari bere forma pertsonala ematen eta atzo erakutsi zuen estreinakoz jendaurrean. "Gustura geratu naiz egin dugunarekin eta ikusleak ere hala sumatu ditut. Lorca antzezteko areto apropos bat behar nuen eta hala da Al-Andalus. Oso eskertuta nago egin didaten harrera onarengatik".

Antzezlanaren une batzuetan abestu ere egin zuen.

Gaizka Urzelai, Sara Manzano eta Anjelu Uribe, ikusleak agurtzen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak