Garikoitz Rodriguezek irabazi du Hiru Txirlo Txapelketako San Joxepeko jardunaldia

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 27a

Gipuzkoako 55. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketari dagokion bederatzigarren jardunaldia jokatu zen joan den zapatuan, Bergarako San Joxepe bolatokian, eta lehen lau onenen artean hiru bergarar egon arren Asola Berri taldeko Garikoitz Rodriguezek irabazi zuen zazpi txirlorekin.

64 bolari elkartu ziren eta hona hemen zapatuko sailkapena:

  1. Garikoitz Rodriguez (Asola Berri): 7 txirlo.
  2. Mikel Almorza (Bergara): 6 txirlo.
  3. Anartz Esteban (Bergara): 5 txirlo.
  4. Asier Azkarate (Bergara): 4 txirlo.
  5. Xabier Loiola (San Migel): 4 txirlo.
  6. Jose Angel Fernandez (Elgeta): 4 txirlo.

Txapelketako sailkapenei dagokienez aldaketaren bat edo beste egon da kasu batzuetan eta lehen postuetara arrimatu dira beste batzuetan.

Sailkapen orokorrean Gorka Madinabeitia aretxabaletarrak jarraitzen du lider 34 txirlorekin, eta haren atzetik daude Javier Martino (Ezozi) 31rekin eta Garikoitz Rodriguez (Asola Berri) 30 txirlorekin. Emakumeen artean Enara Montiel da nagusi, 22 txirlorekin; eta bikoteka Asier Azkarate eta Mikel Almorza bergararrak jarri dira buruan.

Azkena, zapatuan

Txapelketa bukatzeko jardunaldi bakarra geratzen da eta zapatuan, maiatzaren 30ean jokatuko da hori Azkoitin, Floreaga bolatokian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak