Gaur, martitzena, ere tenperatura altuak izan dira; minimoak: Arrasaten, 20,6 gradu; Oñatin, 15,1 gradu; Elorregin 15,7; eta Urkulun, 20,1. Eta maximoak: Arrasaten, 32,8 gradu; Oñatin, 33,3 gradu; Elorregin 35,1; eta Urkulun, 26,6.
Beroari aurre egiteko gomendioei kasu egiteko eskatu dute, bereziki adineko pertsonek, umeek eta gaixotasun kronikoak dituztenek.
