EAJk, domekako ekitaldia baliatu zuen "herri ikuspegia eta balioak" defendatzeko, beste alderdi politikoak "zaratan, lubaki- politikan eta, inkoherentzian tematuta daudela" uste baitute. Aitor Esteban izan zen hitza hartzen lehena: etxebizitza, osasuna, segurtasuna eta hizkuntza eskubideak bezalako gaietan "irtenbide errealak" eskatu zituen. Gainera, Espainiako Gobernuaren inguruko auzi judizialak "oso larri eta kezkagarriak" direla esan zuen, eta Pedro Sanchezi ohartarazi zion arduragabekeria litzatekeela "norabiderik gabe, aurrekonturik gabe eta gehiengo egonkorrik eta aurrekonturik gabe gobernatzen jarraitzea".
Imanol Pradalesek, bere aldetik adierazi zuen "garai nahasietan eredugarritasuna, gardentasuna eta zintzotasuna" izan behar direla politikaren ardatz, eta Madrildik datorren "show-arekin ez nahasteko" deia egin du. Euskadik aurrean dituen erronka nagusiak nabarmendu ditu: etxebizitza, euskararen biziberritzea, ongizate emozionala, migrazioa eta autogobernuaren defentsa. Halaber, azpimarratu du EAJk "lanean jarraituko duela" Gernikako Estatutua osorik bete arte.