Gimnasia erritmikoak baditu zaletuak Debagoienean ere. Horren lekuko izan ziren atzo Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegira joandakoak; izan ere, Eskolarteko Jokoak jokatu ziren bertan, azken fasea.
Hainbat kategoria eta modalitate izan ziren txapelketan. Egunaren amaieran, Portugaleteko Peñotak zazpi lehen postu eskuratu zituen, Loiuko Urdanetak lau, Gasteizko Zabalganak hiru, Gasteizeko Stormyk bi, Zaldibarko Olazarmendik bi, Azkoitiko Zubiberrik, Sondikako Danak eta Tolosak bana.
Acka eta Garitano
Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko Pilar Acka arrasatearra uztaiarekin eta sokarekin aritu zen bakarka infantil mailan eta Antzuolako Paul Garitano tresnaren gabeko modalitatean zein sokarekin ari zen kimuen kategorian.
Uztaiarekin egindako txapelketan 10. sailkatu da Ackak. Paul Garinotanok, berriz, 12. sailkatu da tresnarik gabeko ariketan eta 15. egin du sokarekin egindako ariketan.
Gaur gazte mailakoen Euskadiko Txapelketa
Txapelketa gazteek gimnasiaren arloan egiten duten lanaren erakusleiho polita izan zen. Gaur, domeka, Durangoko Landako kiroldegian jokatzen da gazte mailako Euskadiko Txapelketa.