Herriartekoaren bigarren faseko itzulerakoak jokatuko dira bihar

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 21a

Aretxabaletak pasa den asteburuan Iturrigorrin jokatutako partidu bateko irudia.

Bergara eta Aretxabaleta dira eskupilotako Herriartekoan bizirik jarraitzen duten talde bakarrak. Bergarak hirugarren kanporaketarako txartela bideratuta ekarri zuen Villabona-Amasatik. Bergararrek ez bezala, Aretxabaletak maldan gora du kanporaketa.

Kadete eta senior mailetako partiduak irabazita, eta gazte mailakoa galduta, kanporaketan aurretik daudela jokatuko du Bergarak biharko itzulerakoa, Udal Pilotalekuan, 18:00etan hasita.

Aretxabaletaren kasuan, iragan astean Hernaniren aurka etxean jokatutako joaneko hiru partiduak galdu zituzten: kadete, gazte eta senior mailetako partiduak 22-3, 22-3 eta 22-10 galdu zituzten, hurrenez hurren. Ondorioz, biharko hiru partiduak nagusitasunez irabazi beharrean daude hurrengo kanporaketan izan gura badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak