Foruzaingoak astelehenean eman zuen hilketaren berri: 43 urteko gizonezko batek 44 urteko emaztea hil zuen aste bukaeran. Gizona Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelera joan zen herenegun, emaztea hil zuela esanaz, eta haren hilotza etxean zegoela. Euskal Herriko aurtengo bosgarren hilketa matxista da.
Arrasateko Mugimendu Feministak elkarretaratze zaratatsua deitu du gaurko, eguaztenerako; 19:30ean izango da, Herriko Plazan.
Oñatin ere gaur egingo dute elkarretaratzea; 18:30ean izango da, Foruen plazan. Baita Aretxabaletan ere Mugimendu Feministak deituta eta Udalak bat egin du; Herriko Plazan batuko dira, 18:30ean.
Bergaran, herriko Mugimendu Feministak kalera ateratzeko deia egin du eguenerako, maiatzaren 21erako; Bule kalean, Peñalba alboan, elkartuko dira, 19:30ean.
Itaiak ere salatu du 2026an dagoeneko bost erailketa matxista izan direla Euskal Herrian.
