Babestutako edukia

El Boulevardek dibertsioa bizkortuko du emozioz, abiaduraz eta entretenimenduz betetako 'Carrera Go!' familia-esperientziarekin

Babestutako edukia 2026ko maiatzaren 15a

Gasteizko El Boulevard merkataritza-guneak Carrera Go! ekitaldia jasoko du maiatzean. Familia osoarentzako aisialdi-proposamen horrek miniaturazko motordun ibilgailuen inguruko jolas- eta lehiaketa-gune bihurtuko ditu merkataritza-guneko eremuak.

Ekitaldia ondoz ondoko hiru asteburutan egingo da —maiatzaren 7tik 9ra, 14tik 16ra eta 21etik 23ra—, Nodal plazan eta Alaia plazan. Horietan, haur, gazte eta helduek adin guztietarako diseinatutako esperientziak bizitzeko aukera izango dute, dibertsioa, ikaskuntza eta emozioa uztartuta.

Jardunaldi horietan, CBREk kudeatutako El Boulevard merkataritza-guneak abiadura-zirkuituak eskainiko ditu, bai eta asmamen-probak ihes-gela ofizialean eta eremu interaktiboak ere. Proposamena familiartean partekatzeko pentsatuta dago, eta hainbat maila eta profiletako jendeari egokitua.

Jardueren ordutegia honako hau da: ostegunetan eta ostiraletan, 17:00etatik 21:00etara; eta larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Adin guztietarako esperientzia

Nodal plazan (beheko solairuan) haurrentzako proposamenak bilduko dira:

  • - Carrera Go! zirkuituak, bost urtetik aurrerako haurrentzat.
  • - First zirkuituak, txikienentzat (1etik 4 urtera bitartekoentzat).
  • - Carrera ihes-gela, 4 urtetik aurrerakoentzat, horien asmamena probatzeko.
  • - Gaikako photocallak 2Dan eta 3Dan, esperientziaren oroigarri bat eramateko.

Bestalde, Aiala plazan (bigarren solairuan) gazte eta helduentzako proposamena kokatuko da:

  • - Carrera 1:24 zirkuitua, 14 urtetik gorakoentzat.
  • - Photocalla, esperientzia osatzeko.

Zirkuitu guztiek hainbat zailtasun-maila eta ibilgailu izango dituzte, eta monitore espezializatuen laguntza ere bai, jardueran parte hartzen dutenei laguntzeko.

Sarbidea eta parte-hartzea

Jardueretarako sarbidea izateko, merkataritza-gunearen mugikorreko aplikazioan izena eman behar da aldez aurretik. Parte-hartzaileei El Boulevardeko aplikazioko beren profileko QRa irakurriko zaie, eta zigilu bat ipiniko zaie eremuetara sartzeko.

Gainera, merkataritza-guneko sare sozialetan Carrera-ren hiru produktu ofizial zozkatuko dira.

El Boulevardek irisgarritasunarekin eta inklusioarekin duen konpromisoa dela eta, AENa (autismoaren espektroko nahasmendua) duten haurrek lehentasuna izango dute eremuetara sartzeko, eta ilaran egon gabe parte hartzeko aukera izango dute.

Aisia berritzailea eta pertsonekiko konpromisoa

Ekimen honekin, El Boulevardek indartu egin du aisia-proposamen berritzaile, inklusibo eta bereizgarriak, publiko guztientzat pentsatuak, eskaintzearen aldeko apustua, eta finkatu egin da gure probintziako zein inguruko bisitarientzako elkartzeko eta esperientziak bizitzeko gune gisa.

Izan ere, zurekin aldaketa gara.

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak