Tokikom Liga hasi da 'Egunean behin' jokoaren denboraldi berrian

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko maiatzaren 12a

Atzo, maiatzaren 11, abiatu zen Egunean behin sakelako galdera-erantzun joko ezagunaren 21. denboraldia. Goiena parte den Tokikom komunikabide-taldea izango da denboraldiaren babesle nagusia, eta, jokoa garatzen duen CodeSyntax enpresarekin batera, berrikuntza nabarmena antolatu dute denboraldi berrirako: Tokikom Liga, hedabide-eskualdeen arteko norgehiagoka.

Orain arte, lehiatzeko bi modu egon dira, guztien arteko sailkapen orokorrean edo nahierara sortu daitezkeen taldeetan: herrikoa, familiakoa, lagun kuadrillakoa… Astelehenean hasita bederatzi aste iraungo duen denboraldian, lehiatzeko beste aukera bat ere izango da: hedabide-eskualdeka osatutako hamar talde; tartean, Goiena. 

Talde horiek mugatuak izango dira, eta jokalari bakoitzak bakar batean eman ahalko du izena. Talde bakoitzak bere sailkapen eta barne lehia propioa izango du, eta baita hedabide bakoitzak eskainitako sariak ere, jokalarien artean zozketa bidez banatuko direnak. Denboraldiak dirauen bitartean, astero-astero, eskualdeen arteko sailkapena jakinaraziko da jokalarien sailkapenekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak