Debagoieneko Trikitixa Eguna Bergaran ospatuko da aurten, maiatzaren 30ean

Olaia Milikua 2026ko maiatzaren 13a

Iazko Debagoieneko Trikitixa Eguna, Aretxabaletan. (Argazkia: Goiena).

Bergarak hartuko du aurten Debagoieneko Trikitixa Eguneko jaia. Egun osoko egitaraua antolatu dute maiatzaren 30erako. Herri bazkariko txartelak maiatzaren 18ra arte egongo dira salgai Bergarako Musika Eskolan. 

Eskualdeko herri desberdinetatik igaro ondoren, aurten Bergarari egokitu zaio Debagoieneko Trikitixa Egunaren egoitza izatea. Datorren maiatzaren 30ean, herriko kaleak soinuz eta panderoz beteko dira egun osoko egitarau zabal batekin.

Eguneko protagonistak harrobiko ikasleak izango diren arren, maila handiko taldeak ere izango dira bertan. Egitarauari ekingo diote azokan, 11:00etan, ongi etorria emanez eta testigu aldaketa eginez. Ondoren, kalejirak eta emanaldiak egingo dira herriko gune ezberdinetan. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Ikastolako karpan (eguraldi txarra badago, udal pilotalekuan), eta bazkalostea Altziri erromeriak girotuko du. Eguna borobiltzeko, kontzertuak izango dira Azokan: 19:00etan Xabi Solano, eta 23:00etan Iratzar erromeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak