Debagoieneko langabezia datu orokorra %8,24tik %7,99ra jaitsi da martxotik apirilera bitartean, 76 langabe gutxiagorekin. Herriz herriko datuei erreparatuta, Gipuzkoako lan behategiak eman dituen datuen arabera, Antzuolan hiru langabe gutxiago daude; Aretxabaletan sei gutxiago; Arrasaten 50 gutxiago; Bergaran 23 gutxiago; Elgetan bi gutxiago; Oñatin bost gutxiago; eta Eskoriatzan bost gehiago.
Hala, Leintz Gatzagan eta Aramaion bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza. Martxoan ere egoera berbera zen.
| Herria | Martxoko langabe kopurua | Apirileko langabe kopurua | Martxoko langabezia tasa | Apirileko langabezia tasa |
| Antzuola | 59 | 56 |
%5,45 |
%5,18 |
| Aretxabaleta | 197 | 193 | %5,73 | %5,62 |
| Arrasate | 1.147 | 1.097 | %11,49 | %10,99 |
| Bergara | 522 | 504 | %7,33 | %7,08 |
| Elgeta | 23 | 21 | %4,28 | %3,90 |
| Eskoriatza | 184 | 189 | %8,81 | %9,05 |
| Oñati | 322 | 317 | %5,93 | %5,84 |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | ||
| Aramaio | <5 | <5 |