Gipuzkoako bidegorri erabilien artean kokatzen da Bergara-Elorregi

Olaia Milikua 2026ko maiatzaren 5a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Bidegorrien Oinarrizko Sarearen erabilerari buruzko 2025eko datuak aurkeztu zituen atzo. Bildutako emaitzek lurraldearen mugikortasunean mugarri bat ezarri dute, "lehen aldiz, sare horrek urtean 10 milioi joan-etorri baino gehiago erregistratu ditu". Bergara-Elorregi tartea hazkunde handiena izan duten bidegorrien artean dago.

 Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiorde eta Jasangarritasuneko diputatuak eta Monica Pedreira Trantsizio Ekologikoko zuzendariak adierazi dutenez, foru-bidegorrien sareak bilakaera positiboa izan du 2025 urtean; egunean 27.700 joan-etorri egiten baitira, foru-garraio publikoaren erabileraren herena, iaz baino %12,6 gehiago. Erabilera sei tartetan kontzentratzen da bereziki: Herrera-Txintxerpe, Martutene-Astigarraga, Azpeitia-Azkoitia, Tolosa-Alegia, Bergara-Elorregi eta Anoeta-Tolosa. Bergara-Elorregik 431.771 joan-etorri biltzen ditu egunero. 

Bestalde, Bizikletaren Behatokiak egindako txostenak berresten du sarea ez dela aisialdirako soilik, "Gipuzkoako Bidegorrien Foru Sarea funtsezko azpiegitura da eguneroko mugikortasunerako, batez ere lanegunetan eta lanarekin, ikasketekin eta zerbitzuak eskurtazearekin lotutako joan-etorrietan erabiltzen baita". 

Erabilera-moduei dagokienez, desplazamenduen %79 oinez egiten dira (8 milioi baino gehiago), eta %21 bizikletaz (2.1 milioi baino gehiago). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak