Euskalmetek iragarri du abisu horia duela emanda prezipitazio handiagatik. Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezkeela ohartarazi du eta zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo dituela, zenbait lekutan handiak izan daitezkeen arren. Txingorra ere egin dezakeela gehitu du –1 eta 3 zentimetro artekoa– eta haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezkeela –60-80 km/h–.
Abisu horia gaur, zapatua, eta bihar arratsalderako da. Domeka arratsaldean, baina, txikiagoa izango da haizearen abiadura –50-60 Km/h–; txingorra, 1 eta 2 zentimetro artekoa.
Gipuzkoako kosta, Bizkaiko barnealdea, Ebro ondoko eskualdea, Bizkaiko kosta, Gipuzkoako barnealdea eta Arabako erdialdea sartzen dira abisu horian.