Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute

Ibai Irasuegi Garai 2026ko apirilaren 29a

Gaur aurkeztu dute ekainaren 7an Santurtzin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren Izan nahi duguna du izeneko abestia eta bideoklipa. Mikel Inuntziaga musikariak sortu du abestia, eta Urko Olazabal izan da bideokliparen zuzendaria. 

EITBren egoitzan egindako prentsaurreko batekin aurkeztu dituzte bideoklipa eta abestia, eta bertan izan dira Mikel Inuntziaga, Nerea Zendoia Makusiren arduraduna, Iraia Rojo Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen konfederazioko, EHIGEko, ordezkaria eta Santurtziko eskola publikoaren komunitatearen ordezkariak. 

Inuntziagak izan du letra eta doinua sortzeko ardura, eta musikari eta abeslari lanetan aritu dira, besteak beste, Onintza Enbeita, Jone Laspiur, Joxe Mari Agirretxe (Porrotx), Itziar Ituño, Roberto Moso eta Yogurinha Borova. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak