Datorren astean, ostegunean egingo den manifestazioaren helburua da Legebiltzarrari pentsiodunen "kezka" eta "haserrea" adieraztea, "geroz eta pentsiodun gehiago" baitira hilaren amaierara iritsi ezin direnak. Hala, gutxieneko pentsioa lanbide arteko soldataraino osatzea eskatzen dute.
Autobusa Debagoienetik
Manifestazioa 11:00etan hasiko da Bilbao plazan eta Debagoieneko pentsiodunek bost euroan antolatu dute Gasteizera joan-etorria egingo duen autobusa. Izena plazako elkarretaratzeetan eman behar da. Honako ibilbidea izango du:
- Antzuola 08:45 (Sagasti)
- Bergara 09:00 (Ibargarai)
- Elorregi auzoa 09:15
- Arrasate 09:30 (Aspe)
- Aretxabaleta 09:45 (Eroski)
- Gasteizetik bueltatzeko 13:00