Igone Bastarrika Salegik hartu du Emuneko koordinatzaile orokorraren lekukoa

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko apirilaren 28a

Onintza Irigoien Aizpitarte, Nerea Arrese Elortza, Oihana Jausoro Agirre eta Igone Bastarrika Salegi. Argazkia: Emun

Koordinazioaren gidaritzak kolektiboa izaten jarraituko du, eta Igone Bastarrika Salegi koordinatzaile orokorrarekin batera, Onintza Irigoien Aizpitarte, Nerea Arrese Elortza eta Oihana Jausoro Agirrek osatuko dute lantalde berria.

Amaia Balda Etxarteren lekuko hartuko du, Igone Bastarrika Salegi koordinatzaile orokor berriak, eta berarekin batera Nerea Arrese Elortza, Onintza Irigoien Azpitarte eta Oihana Jausoro Agirrek osatuko dute koordinazio lantaldea. Etapa berriari ekiteko "prest" daudela adierazi dute taldeko kideek, ekindako bideari jarraitu eta elkarrekin ikasten jarraitzea izango da egingo duten "bidearen motorra". 

Gidaritza kolektiboa

Duela ia bost urte –2021eko azaroan– Emun kooperatibako gidaritza kolektiboa izango zela iragarri zuten eta adierazi dute egindako ibilbideak erakutsi duela "zailtasunak zailtasun", lidergoa kolektiboan ondu eta eramateak dakartzan ondorioak handiagoak" direla. Emun taldearen proposituari eta bezeroen beharrei erantzuteko orduan ere, gidaritza eramateko forma kolektiboak, onurak dakartzala jakinarazi dute.

Aintzindarien erreleboa

Amaia Balda Etxartek koordinatzaile orokor izateari utziko badio ere, bezeroei zerbitzua eskaintzeko Emuneko lantalde eta egitasmoetan jarraituko du aurrera begira. Azaldu dute duela ia 30 urte lan mundua euskalduntzeari ekin zion belaunaldien parte izan dela Amaia, eta ez dela makala euskal gizarteari egin dion ekarpena. 

Orain arte egindako egindako ibilbideak emandakoaz "oso eskertuta" agertu da Emun kooperatiba, eta aurrera begira izango dituzte bezero eta proiektu berriekin jarraitzeko "ilusioz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak