Gorka Madinabeitia aretxabaletarra nagusi Soraluzeko tiraldian

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 28a

55. Hiru Txirlo Bola-txapelketaren seigarren tiraldia jokatu zuten zapatuan Soraluzen, Ezozi auzoko bolatokian, eta Gorka Madinabeitiak irabazi zuen, zortzi txirlo botata. Sailkapeneko lider izaten jarraitzen du aretxabaletarrak.

69 bolarik hartu zuten parte eta guztien artean izan zen nagusi UDA elkarteko Madinabeitia. Hona hemen sailkapena:

  1. Gorka Madinabeitia (UDA): 8 txirlo.
  2. Joseba Lazkano (Lastur): 7 txirlo.
  3. Ander Unamuno (Asola Berri): 6 txirlo.
  4. Olatz Arano (Bergara): 6 txirlo.
  5. Asier Azkarate: 6 txirlo.
  6. Oier Txurruka: 6 txirlo.

Hurrengo jaurtialdia maiatzaren 9an izango dute, Elgoibarko San Migel bolatokian, 17:00etan.

Lider 30 punturekin

Madinabeitiak lider jarraitzen du sailkapen orokorrean 30 punturekin. Eta haren atzetik dago Elgeta taldeko Bittor Astigarraga 23rekin. Hain zuzen adinekoen artean lehenengo postuan dago Astigarraga; infantilen artean Asola Berriko Ander Unamuno 11rekin, kadeteen mailan UDAko Axel Sixto, 14 punturekin eta alebinen artean, Ezoziko Luken Martino, 13rekin.

Taldekako sailkapenari dagokionez Bergarako San Joxepe A dago lehen postuan 83 punturekin eta Elgeta A 78rekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak