Leintz taldeak finalaurrekotarako txartela lortu du Soraluzen

Txomin Madina Milikua 2026ko apirilaren 25a

Leintz taldeko bertsolariak, Soraluzeko oholtzan. Argazkia: Egoitz Unamuno

Debagoieneko irabazleek Debabarreneko ordezkari Xarmaginak taldea izan dute aurrez aurre Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan. Gaurkoan puntu gehien eskuratu ostean, bi aste barru Oñatin izango den finalaurrekoan kantatuko dute debagoiendarrek.

Soraluzeko herri Antzokian egin dute gaur arratsaldean, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren baitan, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako irabazleen  arteko saioa. Debagoieneko ordezkaria Oihana Aranak, Haizea Aranak, Larraitz Trojaolak, Ane Zuazubiskarrek eta Olatz Zuazubiskarrek osatutako Leintz taldea izan da. Xarmaginak taldea izan dute bailarakoek aurrez aurre. 50 bertso-zale inguru batu dira saioa bertatik bertara jarraitzeko. 

Soraluzeko saioan aritu diren Leintz eta Xarmaginak taldekoak. Argazkia: Egoitz Unamuno

Behin egin beharreko denak eginda, debagoiendarrek 23 puntu lortu dituzte; Debabarrenekoek, aldiz, 23. Gauzak horrela, Leintz izango da maiatzaren 9an Oñatin jokoan egongo den finalaurrekoan oholtza gainera igoko dena. Azpeitiko Zaharrak Berri taldearekin arituko dira orduan finalerako txartela eskuratu nahian.

Finalaurrekorako "gogotsu"

"Balorazio positiboa egiten dugu; gustura abestu dugu eta giroa polita izan da", adierazi du Leintz taldekoen izenean Oihana Aranak gaurko saioaren ostean eta finalaurrekoari begira gogotsu daudela gaineratu: "Ilusioa egiten digu saioa Debagoienean izateak; uste dut dugu nolabait ere etxean aritzeko sentsazioa gure aldekoa izango dela. Saiatuko gara hor ere saio txukuna egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak