Aretxabaletako, Arrasateko, Oñatiko, Soraluzeko eta Bergarako musika eskoletako adin askotako 50 ikasle inguruk kontzertua eman zuten atzo arratsaldean Antzuolako Torresoroa aretoan. Bergarako Musika eta Dantza Eskola izan zen atzokoan antolatzailea eta bertan ikasle antzuolarrak ere izatea izan da topaketa Antzuolan egin izanaren arrazoia. Askotariko doinuek bete zuten ordubete iraun zuen kontzertua; esaterako, bideoan ikusi daitezkeen Leizarra Musika eta Dantza Eskolakoek eskainitakoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.