Sharma, zentzumenen arkitektura

Babestutako edukia 2026ko apirilaren 28a

Goi-mailako joskintza gastronomikoa eta autore-diseinua eskaintzen dugu Sharman, ahaztezinak izan nahi duten ekitaldietarako

Sharman badakigu ekitaldi bat ez dela antolatzen, proiektatu egiten dela. Sukaldaritza zentzumen-esperientzia paregabeak marrazteko erabiltzen dugun hizkuntza da, eta cateringa arkitektura iragankorraren kategoriara igotzen dugu. Ausolan Taldearen goi-gamako enpresa gisara, 55 urtetik gorako ibilbide baten sendotasuna eta diseinu-estudio baten zehaztasuna uztartzen ditugu. Gure misio nagusia ikusmen eta dastamen mugarriak osatzea da, non bikaintasun operatiboak xehetasunaren sentsibilitatearekin egiten duen topo.

Memorian irauten duten uneak

Gure proposamenak euskal tradizioan –gure nortasunaren zimendua – ditu sustraiak, erabateko pertsonalizazio baten bidez goratzeko aukerarekin. Atelier baten fintasunarekin egiten dugu lan. Gurean, osagai bakoitza propio aukeratutako pieza bat da, eta menu bakoitza, neurrira egindako diseinu bat. Sharman berrikuntza, jasangarritasuna eta jatorriarekiko errespetua gure sorkuntza bakoitzaren oinarri direla bermatzen dugu.

Gastronomiak eta estetikak oreka lortzen dute gure sinadurapean. Ohiko zerbitzua gainditu dugu; kultura estetiko propioa eskaintzen dugu, eta diseinua anfitrioiaren zerbitzura jarri. Ez ditugu platerak bakarrik zerbitzatzen; memorian irauten duten uneak proiektatzen ditugu. Zentzumenen arkitektura da.

'Ad hoc' proposamenak

Bikaintasunaren bila dabiltzanentzako ad hoc proposamen gastronomikoak ditugu eskura. Alde batetik, Sofistikazioaren eta moldakortasunaren arteko oreka daukagu, dinamismoaren bidez arrastoa utzi nahi dutenentzako gure proposamena. Sustrai tradizional handiko egitura gastronomikoa da, abangoardiako teknikak eta zuzenean egindako showcooking-a ere barnebiltzen dituena. Coffee break-ak, brunch-ak, koktelak, gala-bazkariak eta marka-aurkezpenak erabateko zehaztasunez diseinatzen ditugu.

Beste alde batetik, El Atelier: goi-mailako gastronomia joskintza eta egile-diseinua daukagu. Esklusibotasunaren adierazpen gorena, bilduma bateko pieza bakarraren gisa tratatua. Michelin izarra duen sukaldari bat in situ izateko aukera ematen dugu, hautaketa esklusiboko upategi bat izateko aukerarekin batera. Obra gastronomiko errepikaezin baten bila dabiltzan anfitrioi zorrotzenentzako egile-sinadura da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak