Urtero egiten duten topaketa da eta Bergarako Musika eta Dantza Eskolak izan du oraingoan antolatzeko ardura. "Bergarako musika eskolak Antzuolan ere eskaintzen ditu klaseak eta polita iruditu zitzaigun, Apirilean Musika egitarauaren baitan, topaketa Antzuolan egitea. Askotariko instrumentuak izango dira gaurko emanaldian entzungai, adin ezberdinetako ikasleekin osatutako taldeen eskutik", azaldu du Bergarako Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Aritz Alustizak.