Debagoienetik Herri Urratsera joateko autobus zerbitzua antolatu dute

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 17a

Iazko Herri Urratseko kontzertu bat. (Argazkia: EITB)

Maiatzaren 10ean ospatuko da Herri Urrats, Geroa eraikiz lelopean. Arrasate, Bergara eta Aretxabaletatik autobusak antolatu dira Senperera joateko. Txartelak salgai daude AED, Jardun eta Loramendi euskara elkarteetan. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. 

Aurten ere, Seaskako Ikastolen jaialdia ospatuko da Senperen. AED, Jardun eta Loramendik autobus zerbitzua antolatu dute bertaratu nahi duten debagoiendarrentzat. 

Autobusa Aretxabaletako Azbetik abiatuko da 08:45ean, Arrasateko Zalduspetik 09:00etan, eta Bergarako autobus geltokitik 9:15ean. Itzulera, berriz, 19:00etan izango da Senperetik. 

Txartelak elkarteetako egoitzetan eskuratu daitezke maiatzaren 6ra arte. Prezioak honako hauek dira: 10 euro elkarteetako bazkideentzat eta 12 euro gainerakoentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak