Taldeak hala gonbidatu ditu herritarrak: "Egun osoko egitarau batean murgilduko gara, Aretxabaletatik landa zabaletaraino, goizetik hasi eta ilunabarra heldu arte. Musika eta giro ona ez dira faltako".
Aretxabaletatik Areantza auzora igotzeko autobus zerbitzua izango dela gaineratu dute.
Sarrerak, apirilaren 17an jarriko. dituzte salgai, 10:00etan, online; hemen.
Gehienez hiru sarrera erosi ahal izango dira pertsonako, eta 10 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik beharko.
