Berrituko diren errepide zati batzuk Debagoienean daude. 2026an, esaterako, AP-636an, Bergarako noranzkoan, 1,5 kilometro konponduko dira Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso artean; eta beste 925 metro Bergaran. Beasainerako noranzkoan, 1,6 kilometroko zati bat Zumarragan, eta 1,5 kilometroko tarte bat AP-1ean, hiru zati berrituko dira Eibar noranzkoan: 2,8 kilometro Arrasaten, eta 1,9 kilometroko bi zati eta kilometro bat Bergaran.
Horiez gain, AP-636an, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso artean eta Beasainen ere birgaituko dute zorua; AP-8 errepidean, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Deban egingo dituzte lanak; eta GI-20an, Errenteria eta Pasaia artean.
2027an 8 kilometro pasatxo
2027an, ostera, AP-1 autobidean, Eibarko noranzkoan, bi zati berrituko dira: 2 kilometro Eskoriatza eta Aretxabaleta artean, eta 2,1 kilometro Arrasate eta Oñati artean. Gasteizerako noranzkoan, beste bi zatiren zorua hobetuko da: 2,1 kilometro Arrasate eta Aretxabaleta artean, eta 2 kilometro Aretxabaleta eta Eskoriatza artean.
Horiez gain, AP-8 autobidean, Zarautzen, Zumaia eta Deba artean, eta Mendaron berrituko dute zorua; baita Getaria eta Zarautz artean ere.