Pablo Letona abadea hil da

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 15a

Pablo Letona, 2008ko urrian.

Apirilaren 13an, astelehenean, hil zen Pablo Letona Badiola abadea 91 urterekin eta gaur egingo diote hileta elizkizuna Aretxabaletan. Eskoriatzako Marin auzoan jaioa, 1958an izendatu zuten abade eta Arrasateko Bedoña auzoko parroko izan zen urte askoan; baita Eskola Politeknikoko irakasle ere 40 urtean. 

Lourdesen (Frantzia) izendatu zuten abade 1958an, 24 urte betetzear zituela. Misioetara joateko asmoa izan arren hasiera baten, Debagoienean jardun zuen beti lanean: Bedoña auzoko parroko, Arrasateko Eskola Politeknikoan irakasle 40 urtean –erlijio, etika eta euskal kulturaren gaineko ikasgaiak irakasten–, Uribarri eta Musakola auzoetan parroko, eta 2003a ezkeroztik, Aretxabaleta eta Eskoriatzako parrokoaren ondoan. Horregatik oso ezaguna eta estimatua izan da Letona bailarako kristauen artean. Hain zuzen ere, 2008ko urrian, apaiz egin zela 50 urte betetzean, omenalditxoa eskaini zioten Eskoriatzako eta Aretxabaletako, eta hango elizateetako, parrokietako kideek. 

Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, eguaztena, izango da, 19:00etan, Aretxabaletako Andramariaren Zeruratze parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak