Pasa den domekan, Iruñeko Sanduzelai auzoan emakume bat hil zen bere etxeko lehiotik ihes egiten ari zenean. Euskal Herrian 2026an indarkeria matxistak eraildako hirugarren emakumea da. Hamar egunetan Euskal Herrian bi erailketa matxista eta beste erailketa saiakera bat izan dira. Hau salatzeko, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak euskal herrietan elkarretaratzeko deia egin du. Debagoienean ere hainbat deialdi egingo dira datozen egunotan:
- Arrasate: apirilaren 14an, martitzena, 18:30ean. Herriko Plazan.
- Bergara: apirilaren 14an, martitzena, 19:30ean. San Martin Agirre Plaza.
- Oñati: apirilaren 14an, martitzena, 19:00etan. Foruen Plazan.
- Eskoriatza: apirilaren 14an, martitzena, 18:30ean. Herriko Plazan.
- Aretxabaleta: apirilaren 15ean, eguaztena, 19:00etan. Herriko Plazan.