Elgetako Jose Angel Fernandez nagusitu da Aretxabaletako tiraldian

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 13a

Aretxabaletako tiraldiko lehen sailkatuak.

Gipuzkoako 55. Hiru Txirlo Txapelketaren baitako laugarren tiraldia jokatu zen zapatuan Aretxabaletan, eta 76 lagun elkartu ziren bolatokian. Txirlo gehien bota zituena Elgeta taldeko Jose Angel Fernandez izan zen, zazpi hain zuzen ere.

Hona hemen Aretxabaletako tiraldiko sailkapena:

  1. Jose Angel Fernandez (Elgeta), 7 txirlo.
  2. Juanjo Uranga (Lastur), 6 txirlo.
  3. Gotzon Uranga (Lastur), 5 txirlo.
  4. Anartz Esteban (San Joxepe), 5 txirlo.
  5. Bittor Astigarraga (Elgeta), 5 txirlo.
  6. Boni Plaza (Elgeta), 5 txirlo.

Txirlo gehien bota zituen Jose Angel Fernandez, Aretxabaleta taldeko Isana Gorosabelekin.

Madinabeitia buru sailkapen nagusian

Sailkapen nagusiari dagokionez Aretxabaletako Gorka Madinabeitia doa buruan 22 txirlorekin; atzetik datorkio Elgeta taldeko Bittor Astigarraga 20rekin. Emakumeen artean Asola Berriko Enara Montiel dago lehen postuan, hemeretzirekin.

Kadeteetan, Axel Sixto da nagusi; eta alebinen artean, Luken Martino. Edadekoen artean Elgetako Bittor Astigarraga da lehenengoa.

Bikoteka, ostera, Bittor Ugarteburu eta Bittor Astigarraga daude lehen postuan 34rekin, eta horien atzetik, bat gutxiagorekin, Aretxabaletako Eñaut Kortabarria eta Gorka Madinabeitia.

Hurrengo tiraldia –txapelketako bosgarrena– Lasturren izango da, apirilaren 18an, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak