Debagoieneko Energia Bulegoak ordutegia aldatu du

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 13a

Eskoriatzako Energia Bulegoko aholkularia lanean.

Hamabostean behin emango dute zerbitzua herri bakoitzean, eta aldaketa nagusiena da Aretxabaletako eta Arrasateko ordutegiena. Zerbitzuak orain artekoen berberak izango dira.

Aldaketa nagusia martitzenekoa izango da, Aretxabaletan goizez izango da eta Arrasaten arratsaldez, aste bakoitietan. Gainerako egunak eta herriak mantenduko dira, ordutegia aldatuta: 09:00etatik 12:30ra izango da ordutegi orokorra. Hala ere, beharren arabera moldatu egin daiteke. Hamabostean behin eskainiko dute zerbitzua. 

Zerbitzua doakoa eta ibiltaria da. Aurrez aurreko arreta, tokiak eta ordutegiak hemen kontsultatu daitezke. Harremanetan jartzeko, berriz, 747 48 51 47 telefono zenbakia, energiabulegoa@debagoiena.eus helbide elektronikoa eta webgunea dituzte. Aurretik txanda hartzea gomendatu dute. 

Helburu eta zerbitzu berdinak

Ordutegia aldatu bada ere, bulegoak helburu bera izaten jarraituko du. Energia bulegoak Debagoieneko herritarrei informazioa eta aholkularitza ematea du helburu, argindarraren eta gasaren fakturen inguruko informazioa eta energia merkatu arautuen zein libreei buruzko xehetasunak emanez. 

Zerbitzuak ere berberak izango dira: hornidura puntu bakoitzari dagokion potentzia elektriko optimoa aztertzea, etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa ematea, etxebizitzaren birgaitze energetikoari buruzko gaietan aholkatzea, eta laguntza ekonomikoak lortzeko aukeren informazioa ematea (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak