Kakaotik txokolaterainoko ibilbidea nolakoa den eta Oñatiko historian txokolateak izan duen garrantziaren berri jakin gura duenari ezin hobeto emango dizkio xehetasunak Anton Azpiazuk. Zahor enpresan, geroago Natra-Oñati bihurtutako enpresan aritu zen lanean, eta, besteak beste, Oñatiko Txokolateixia interpretazio zentroaren sortzailea, Klaxk txokolateroen kofradiaren presidentea eta Lapikoartian liburuaren idazlea da.
Iñaki Goirizelaiak, ostera, EHUko errektore izatearen nondik norakoak azaltzetik abiatuko du bere hitzartzea, eta unibertsitatearekiko ikuspegiak eta bertan bizi izandakoak ere partekatuko ditu. Hain zuzen, 2009tik 2017ra izan zen EHUko errektore, eta lehenago Akademi Antolakuntzako errektoreordea (2005), Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008) eta Unibertsitatea-enpresa Erlazioen alorreko errektoreordea (1998-2000).