Debagoieneko langabezia datu orokorra %8,19tik %8,24ra igo da otsailetik martxora bitartean. Herriz herriko datuei erreparatuta, Gipuzkoako lan behategiak eman dituen datuen arabera, Antzuolan 59 langabe zenbatu dira, otsailean baino bost gehiago; Aretxabaletan, 197, hiru gehiago; Arrasaten, 1.147, sei gutxiago; Bergaran, 522, sei gehiago; Elgetan, 23, bat gutxiago; Eskoriatzan, 184, hamar gehiago, eta Oñatin, 322, bat gutxiago.
Hala, Leintz Gatzagan eta Aramaion bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza. Otsailean ere egoera berbera zen.
| Herria | Otsaileko langabe kopurua | Martxoko langabe kopurua | Otsaileko langabezia tasa | Martxoko langabezia tasa |
| Antzuola | 54 | 59 |
%4,99 |
%5,45 |
| Aretxabaleta | 194 | 197 | %5,65 | %5,73 |
| Arrasate | 1.153 | 1.147 | %11,55 | %11,49 |
| Bergara | 516 | 522 | %7,25 | %7,33 |
| Elgeta | 24 | 23 | %4,46 | %4,28 |
| Eskoriatza | 174 | 184 | %8,33 | %8,81 |
| Oñati | 323 | 322 | %5,95 | %5,93 |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | ||
| Aramaio | <5 | <5 |