Neguko azken egunean %99,19ko betetze maila zuen Urkuluko urtegiak, ordutik gora egin du eta orain betetze maila %100,22ra iritsi da, maximo historikoak urratuz. Aixolako urtegiak ere goi mailan jarraitzen du, baina kasu honetan, neguko azken eguneko betetze maila berdinarekin %100,39.
Euskalmeteko datuak kontuan hartuta, udaberri hasierako temperaturak ez dira nabarmen aldatu negutik; orain arteko batez besteko tenperatura 8,97 ºC-koa izan da eta batez besteko prezipitazioa 3,61 litrokoak metro karratuko.
Egunik euritsuena apirilaren 2a izan zen, 15,9 l/m² pilatuta; hurrengo egunean, ordea, ez zen prezipitaziorik egon. Martxoaren 25etik apirilaren 2a arte egunero egon dira prezipiatazioak. Tenperaturari dagokionez, egunik beroenak udaberriaren hasierakoak izan ziren, martxoaren 21a –21,3 ºC– eta 24a –22,9 ºC–.
Udaberria, oro har, egun lehorrekin hasi zen, baina ondorengo euriak erabakigarriak izan dira urtegien egoeran. Datozen egunetarako, eguraldi eguzkitsua eta prezipitaziorik gabekoa espero da, 17 ºC inguruko batez besteko tenperaturekin.