Ekintzaileentzako prestakuntza tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba

Debagoieneko Mankomunitateko egoitza.

Apirilaren 20tik 24ra bitartean egingo dira ekintzailetzaren oinarriak lantzeko formazio saioak Mankomunitateko egoitzan eta parte-hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. 

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak, “Ekin Debagoienean” ekimenaren baitan, eskualdean jarduera ekonomiko bat martxan jarri nahi duten herritarrei zuzendutako prestakuntza-zikloa iragarri du. Tailerrak apirilaren 20tik 24ra izango dira, Mankomunitatearen egoitzan –Arrasateko Nafarroa etorbideko 17. zenbakian– .

Prestakuntza eskaintzak ekintzailetza prozesuaren alderdi nagusiak jorratuko ditu, eta interesdunek saio bakar batean zein hainbatetan parte hartu ahal izango dute, euren beharren arabera egokituta. Guztira bost formazio saio antolatu dira, 9:30etatik 13:30ak arte izango dira eta bakoitzean gai zehatz bat jorratuko da. 

  • Apirilak 20, astelehena: Ideia aztertzea eta dirulaguntzak. Negozio-ideia CANVAS metodologia erabiliz aztertuko da, eta Debagoienean ekiteko dauden laguntzak eta baliabideak aurkeztuko dira.

  • Apirilak 21, asteartea: Oinarrizko kudeaketa. Kudeaketaren
    oinarrizko kontzeptuak, prezioen eta kostuen kalkulua eta gutxieneko fakturazioa landuko dira.

  • Apirilak 22, asteazkena: Abian jartzea. Jarduera martxan jartzeko eman beharreko pausoak aztertuko dira: izapideak, era juridikoak, lokala, Gizarte Segurantza eta Foru Ogasuna, besteak beste.

  • Apirilak 23, osteguna: Komunikazioa. Komunikazio eraginkorra lortzeko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira.

  • Apirilak 24, ostirala: Fakturabai. Tailer praktikoa eskainiko da eta parte-hartzaileek euren ordenagailua eraman beharko dute saiora.

Izen-ematea martxan

Tailerretan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Informazio gehiago eskuratzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Garapen Ekonomikorako Agentziarekin harremanetan jar daitezke posta elektronikoz rgarcia@debagoiena.eus  edo telefonoz 943 79 30 90. Gainera, informazio osagarria Mankomunitatearen egoitzan bertan ere jaso daiteke.

­

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak