Porran parte hartzea oso erraza da. Inprimakian eskatzen diren datuak osatu eta amaieran honako bi galderak erantzun:
- Nork irabaziko du finala?
- Zein emaitza izango du norgehiagokak? (markagailua: Atletico-Reala; penaltirik gabe)
SARIA: Apirilaren 2oko astean jokatuko den Realaren eta Getaferen arteko partidarako bi sarrera eskuratzeko aukera izango dute emaitza asmatzen dutenek. Zozketaren irabazleak Anoeta futbol zelaiko premium gunetik ikusiko du partidua, hark aukeratutako lagun batekin.

Nork har dezake parte? Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.
Parte hartzeko epea: Apirilaren 17ko 13:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.