Ekimenaren helburua da gurasoek seme-alaben hazkuntzari lotutako esperientziak, kezkak eta bizipenak partekatzeko espazio bat eskaintzea, aldi berean ezagutza eta tresna praktikoak eskuratzeko aukera emanez. Tailerra apirilaren 15ean hasiko da, Aretxabaletako Karmele Igartua aretoan, eta guztira lau saio izango dira.
Bizipenak eta eguneroko esperientziak
Saioetan, haurren garapena eta oinarrizko beharrak, heziketa eredu positiboak eta gurasoen auto-zaintza landuko dira, besteak beste. Horrez gain, parte-hartzaileen bizipenek eta eguneroko esperientziek ere protagonismoa izango dute.
Bi udalek herritarrak animatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera, "gurasotasuna modu kontzienteago, osasuntsuago eta partekatuago batean bizitzeko aukera paregabea baita".
Izen-ematea
Izena emateko aukera dago dagoeneko, eta informazioa euskaraz ez ezik gaztelaniaz, ingelesez, urdueraz eta arabieraz ere eskuragarri dago. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
Aretxabaleta
- Emaila: zerbitzupsikosoziala.lorratz@gmail.com
- Emaila: ongizate@aretxabaleta.eus
- Telefonoa: 943 71 18 62
Eskoriatza
- Emaila: ghpz.eskoriatza.lorratz@gmail.com
- Emaila: gizarte@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 943 71 44 07