Giro umelarekin hasi zuten atzoko finaleko eguna Gipuzkoako Amasa-Villabona herrian. Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako finalera sailkaturiko 128 muslari bikoteak inongo hutsegiterik gabe bertaratzea ere esanguratsua izan zen. 10:00etan eman zitzaion hasiera harrera ekitaldi ofizialari. Amasa-Villabonako Alkateak, Beatriz Unzuek eman zien ongi etorria eguraldi umelaren azpian ziren 128 bikote muslariei. Zazpi herrialdeetako txapeldunak deitu zituzten eskenatokira eta han bertaratu ziren beren txapela eta guzti. Iritsi bezala bakoitzari bere herrialdeko ikurraren azpian kokatzeko eskatu zitzaion, eta tartean ziren Gipuzkoako ordezkari onenak, Bergarako Ana Ot eta Antonio Ramos.
Antzuolako ordezkari asko
Gipuzkoako ordezkari onenekin batera, txapelketan izan ziren Antzuolako Markel Lete eta Gotzon Gabilondo, Iosu Larrea eta Iker Murua, Jesus Zubikarai eta Lorenzo Iturbe, Erik Lizarralde eta Juan Kruz Lizarralde, eta Maikel Ortiz eta Xabi Gartzia. Hemen goizeko ligaxkak eman zuena. Esan moduan, Bixintxo Etchegoinberry eta Patrick Loustau urdiñarbetarrak izan dira onenak. Txapeldun ordeak, berriz, Etxarri-Aranazko Xabier Mauleon eta Ian Ansotegik osaturiko bikote gaztea izan zen.