Denboraldiak aurrera egin ahala, bi taldeak egoera desberdinetan iritsiko dira derbira. Mondra laugarren postuan dago, 46 punturekin, eta goiko postuetan amaitzeko lehian jarraitzen du. Bergara, berriz, 11. postuan da, 32 punturekin, eta azken jardunaldietan puntuak pilatzen jarraitu nahi du sailkapenean lasaitasuna bermatzeko. Norgehiagoka hasi aurretik, Eneko Carrascal korrikalariak eta Ander Murua pilotariak egingo dute ohorezko sakea; Mondraren esanetan, arrasateko bi kirolariak "herriaren harrotasuna dira".