Debagoieneko zortzi bikote lehiatuko dira Euskal Herriko mus txapelketako finalean

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 26a

Antzuolako Gipuzkoako mus txapelketa finala.

Zapatu honetan, martxoaren 28an, jokatuko da Euskal Herriko XVII. mus txapelketako finala Amasa-Villabonan. Guztira, Euskal Herri osotik sailkatutako 128 bikote onenek hartuko dute parte finalean. Debagoieneko zortzi bikote ere izango dira tartean.

Lehiaketari dagokionez, lehen fasean 128 bikoteak 32 taldetan banatuko dituzte, eta ligaxka moduan jokatuko dute, talde bakoitzeko onena hurrengo fasera sailkatuta. Ondoren, kanporaketa zuzenak etorriko dira, aurrez aurreko partidekin. Txapelketa goizeko 9:00etan hasiko da. 

Debagoieneko ordezkaritza

Duela aste batzuk jokatu zuten Gipuzkoako finala Antzuolako frontoian. Guztira 134 bikotek hartu zuten parte herriz herriko kanporaketen ondoren antolatutako lehian. Bergarako Antonio Ramos eta Ana OT bikotea nagusitu zen. Final horretatik Antzuolako bost bikote eta Bergarako bi sailkatu ziren finalerako. Gainera, Arabako txapelketatik Aramaioko beste bikote bat sailkatu zen.

  • Bergara: Antonio Ramos – Ana OT
  • Antzuola: Markel Lete – Gorka Etxezarreta
  • Antzuola: Iosu Larrea – Iker Murua
  • Antzuola: Jesus Zubikarai – Lorenzo Iturbe
  • Antzuola: Paulo Iparragirre – Juan Kruz Lizarralde
  • Antzuola: Aaron Almena – Xabi Gartzía Paskual
  • Bergara: Unai Arietaleanibeaskoa – Asier Muñoz
  • Aramaio: Beñat Ibargure - Iñigo Molero

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak