Debagoienean jarduera ekonomiko bat abian jartzeko asmoa duten pertsonei zuzendutako aurrez aurreko eta doako ikastaroa egingo dute apirilaren 20tik 24ra, Debagoieneko Mankomunitatean, 09:30etik 13:30era.
Apirilaren 20an, astelehena, ideien aztertzea eta dirulaguntzak landuko dituzte, tartean, Canvas metodologia; apirilaren 21ean, oinarrizko kudeaketan sakonduko dute, hau da, prezioak, gastuak, gutxieneko fakturazioa eta abar; apirilaren 22an, negozioa abian jartzeko beharrezko pausoak landuko dituzte, hala nola izapideak, era juridikoak, lokala, Gizarte Segurantza, Foru Ogasuna eta abar; apirilaren 23ko saioa komunikazio eraginkorra lortzeko oinarrizko kontzeptuetan zentratuko da; eta apirilaren 24an, azkenik, tailer praktikoa –azken horretarako, ordenagailua eraman beharko da–.
Doakoa izan arren, izena eman beharko da eta plaza mugatuak izango dira. Tailerra egiteko, halaber, taldea eratu beharko da. Informazio gehiago, 943 79 30 90 telefono zenbakira deituta edo rgarcia@debagoiena.eus helbidera idatzita.