Eguraldiaren arabera eguenean edo barikuan egingo dituzte lanak eta zirkulazioa bi noranzkoetan itxiko dute, 08:00etatik 20:00etara. Arrazoia da Bergara eta Elgeta lotzen dituen GI-2632 errepidean asfaltatze-lanak egingo dituela Aldundiak.
Lanok aurreikusten dute Jalotza pareko errepide zatian azkenaldian behin eta berriz egin diren zuloak konpontzea. Lanek irauten duten bitartean, Bergaratik Elgetarako bidea egin nahi dutenek Angiozarko errepidea erabili beharko dute; hau da, GI-3360 errepidea.
Aldunditik jakinarazi dute lanak amaitutakoan obren behin-behineko seinaleak kenduko dituztela beharginek eta normaltasuna itzuliko dela GI-2632 errepidera.
Garraio zerbitzua
Zirkulazioa 08:00etatik 20:00etara itxiko dute. Lurraldebusek laster jakinaraziko du zer nolako garraio zerbitzua egongo duen lanek irauten duten tartean. Lurraldebus.eus atarian emango dute horren berri.
