Apirilaren 5ean ospatuko da Aberri eguna, eta EH Bilduk Iruñean egingo du mobilizazioa Zazpiak bat egin lelopean. Alderdiko kide eta ordezkariek deialdi bateratua egin dute eguneko mobilizazioan parte hartzera animatzeko, eta aditzera eman dute autobusetan izena emateko aukera zabalik dagoela.
Debagoieneko EH Bilduk adierazi duenez, "garrantzitsua" da mobilizazioak eskualdeko partaidetza izatea, izan ere, "euskal herritarren eskubideak, justizia soziala eta euskararen biziberritzea" defendatzeko eguna izango da apirilaren 5a: "Baita faxismoaren gorakadari aurre egiteko eta Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko borondate kolektiboa erakusteko aukera ere".
Hori horrela, herritarrak Iruñera joateko autobusak antolatu dituzte, eta izena ematea posible izango da bailarako taberna hauetan:
- Antzuola - Aitz Garbi taberna
- Aretxabaleta - Urbaltz taberna
- Arrasate - Irati taberna
- Bergaran - Arrano eta PolPol tabernak
- Eskoriatza - Inkernu taberna
- Oñati - Arrano taberna