Gasteizko El Boulevard merkataritza-guneak benetako lurralde pirata bihurtuko du Nodal Plaza, Playmobilen familia-ekitaldi tematiko ikusgarri batekin. Martxoan egingo da, hiru asteburutan jarraian.
Ekitaldian gaikako erakusketa, haurrentzako jolasgunea, irudi erraldoiak, topaketa eta ihes-gela izango dira, eta Gasteizko hileko planik erakargarrienetakoa izango da familia osoarentzat.
Egun hauetan egingo dira azken jarduerak: martxoaren 26an, 27an eta 28an.
Ekitaldi pirata handia, abenturazko hiru asteburu
Nodal plazako bigarren solairuan, lau irudi erraldoi egongo dira landare-hormaren inguruan, eta ihes-gela tematiko bat, non parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu beharko dituzten abentura osatzeko.
Horrez gain, beheko solairuan erakusketarako bi beira-arasa, jolasgune handi bat eta pertsonaiekin elkartzeko gunea ipiniko dira, 3D pantailaren ondoan. Hiru larunbatetan izango da, 17:00etatik 21:00etara.
Jolasgunea eta ihes-gela egun eta ordu hauetan egongo dira zabalik: ostiralean, 17:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Aplikazio bidezko sarbidea eta inklusioaren aldeko apustua
Jolasgunera sartzeko, beharrezkoa izango da El Boulevardeko aplikazioan erregistratuta egotea, eta, horrela, parte-hartze digitala sustatuko da.
Gainera, ekitaldian sartzeko lehentasuna izango dute autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten haurrek, merkataritza-guneak inklusioarekin eta irisgarritasunarekin duen konpromisoaren erakusgarri.
Osagarri gisa, sare sozialetan Playmobil jokoak zozkatuko dira, merkataritza-guneko espazio fisikotik haratago zabalduz esperientzia.
Ekimen honen bidez, familiek aisialdian esperientzia politak izan ditzaten bultzatuko du El Boulevardek, berriro ere, proposamen originalak eskainiz, hiria dinamizatzeko eta merkataritza-gunea entretenimendurako, sormenerako eta dibertsio partekaturako topagune bihurtzeko.
Udaberria zinemarekin eta sariekin
Familientzako programazio horrekin bat eginez, El Boulevardek Florometroa udaberriko kanpaina gauzatuko du hilabete osoan zehar, udaberriko moda-erosketak saritzeko aplikazioaren bideko sustapena.
Bezeroek beren erosketa-tiketak erregistratu (gutxienez 10 €-koak) eta lore bihurtu ahal izango dituzte. Bost lore pilatutakoan, Cine Yelmo El Boulevard zinema-aretoetarako sarrera bat eskuratuko dute doan.
Guztira 100 sarrera banatuko dira, azken Goya sarietan gailendu ziren hainbat filmen emanaldiarekin bat egitez.
Ekimen horren bidez, El Boulevardek berretsi egingo du merkataritza-gune bat baino askoz gehiago izatearen aldeko apustua, kulturarekin, aisialdiarekin eta entretenimenduarekin konprometitutako topagunea baita, Gasteizko bizitza sozial eta kulturala aberasten duten esperientziak sortzeaz gain, hirian zinemarik onena eskaintzea bultzatzen duela aintzat hartuta.