Goizeko mobilizazioei jarraipena eman diete bailarako herrietako arratsaldeko manifestazioek

Julen Murua Mesonero 2026ko martxoaren 17a

Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten eman diete goizeko mobilizazioei, besteak beste. Arrasaten, Maiatzaren Bata plazatik abiatu da ehundaka herritarrek osatu duten manifestazioa, eta herriko hainbat kaletatik igaro eta gero, Herriko Plazan eman diote bukaera mobilizazioari gutxieneko soldata propioaren aldeko aldarria eginez. Ibilbidean zehar, Zaharren Egoitzan, banketxeetan eta DIA supermerkatuaren atean egin dituzte geldialdiak, grebaren arrazoiak nabarmentzen eta soldata propioa gutxienez 1.500 eurokoa izatea eskatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak