Debagoiendar ugari joan dira eguerdian Eibarko manifestaziora

Hasier Larrea 2026ko martxoaren 17a

Grebaren aldarriak ozen zabaltzeko Deba bailarako langile guztientzako manifestazio bateratua deitu dute Eibarren gaur eguerdian. Sindikatuek 4.500 lagun zenbatu dituzte. Manifestazioak izan dira une berean Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen ere. Arratsaldeko mobilizazioetarako hitzorduak 18:00etan egin dituzte Arrasaten –Maiatzak 1 plazan–, Eskoriatzan, Bergaran, Aretxabaletan eta Oñatin –herriko plazetan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak