Kalejirak eta pikete informatiboak Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Aretxabaletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko martxoaren 17a

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek gaurko, martxoak 17, deitutako greba orokorraren barruan, kalejirak eta pikete informatiboak izan dira Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Aretxabaletan. 

Arrasaten, esaterako, tentsio une txiki bat bizi izan da pikete informatiboak Lanbideko egoitzan sartu eta gutxira ertzainak agertu direnean; ertzainek gogora ekarri diete piketeak informatiboak izan behar direla, ez bortxazkoak. Piketeetako bat identifikatu ostean, ez da istilurik izan; hori bai, ertzainen furgoneta bat kalejiraren atzetik joan da ondoren.

Bestalde, deitzaileek zaintza lanetan ere jarri dute arreta: "Bizitza baina ezin da gelditu, gaur ere bizitzak sostengatzen dituzten zaintza lanak aitortu eta ikusarazi ditzagun. Bakoitzak guretik baina elkarrekin, borroka dezagun pobreziarekin amaitu eta aberastasuna banatu dadin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak